XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIES: ZEUK ERABAKI

Hau berez ez da HIES edo Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromeari buruz bakarrik diharduen liburua.

Liburu irekia da eta Hiesaren gaiaz baliatzen da zuri gogoetarako eta eztabaidarako gaiak aurkezteko.

Gaitz berri honek, izan ere, gure bizimoduko alderdi asko kolokan jarri ditu; Hiesa ez baita gaixo-kopurua, hildako kopurua edo medikuntzak zein farmakologiak sendatzeko duten ahalegina bakarrik.

Izurritea da eta gauza askoren ikur ere bai.

Sexualitateaz, diskriminazioaz, beldurraz eta heriotzaz galderak eginarazi dizkigu.

Giza harremanei, gure baloreei, jasankortasunari eta erantzukizunari buruzko iritziak aldarazi egin dizkigu.

Berriz ere giza historian zehar izurriteek izan duten esanahia azaleratu du.

Kontutan hartu behar da, guztientzat arriskua izan denean, batetik izurriteari aurka egiteko gaixoak isolatu, zokoratu eta estigmatizatu egin direla eta, bestetik, gizartean norbanakoek eta taldeek krisiak izan dituztela.

Hiesaren izurriteak gizarteko maila guztiei eraso die.

Eraginak erakunde guztietara heldu dira: mundu guztiko familietara, eskoletara, egoitzetara, enpresetara, auzitegietara, armadara, gobernura, zientziara eta medikuntzara.

Sexualitatearekin, drogekin eta heriotzarekin duen harremanagatik, gizakiaren sakoneko beldur eta inhibizioak azaleratu ditu eta, neurri batean, Hiesarekin zerikusia izateak tabuaren esparruan sartzea esan nahi du.

Gaitzaz edo GIB (VIH) birusaz kutsatzeari Mendebaldean jokamolde batzuk ere eransten zaizkio: homosexualitatea, sexu-nahaskeria, benabarnetik drogak hartzea, etab.